aza 09, 12:30 Aia
Gipuzkoako Lehen Mailako Emakumeen Aizkora Txapelketa eta Gipuzkoako Emakumeen Harri Handien Txapelketa jokatu zituzten atzo Urdanetan. Aizkora proban, Oihana Fernandez de Barrena nagusitu zen, lanak 10 minutu eta 19 segundotan amaituta. Harri jasotzen, berriz, Estefania Etxebestek jantzi zuen txapela, guztira 3.700 kilo altxatuta.
aza 09, 11:02 Orio
Larunbat arratsaldean Donostian Saiko Mon taldeari 15-42 irabazi zion Zipri Oriok, eta klubak nabarmendu du asteburuko helburua erdietsi dutela, partida osoan zehar mailari eustea lortuta.