Gaur goizean zehar, 75 herrialdetatik etorritako 11.000 korrikalari elkartu dira Donostiako Zurich Maratoian parte hartzeko. Horien artean, Jokin Bellidok, Aitor Rubiok eta Aitor Iturraldek osatutako taldeak brontzezko domina eskuratu du, taldekako mailan. Bestalde, Jokin Bellido atleta oriotarra laugarren sailkatu da, Gipuzkoako korrikalarien artean. Bi ordu, hogeita zortzi minutu eta berrogeita hamazazpi segundo soilik behar izan ditu helmugaratzeko. Sailkapen orokorrari dagokionez, hamalaugarren izan da Bellido.
Bestalde, Aitor Rubiok ere lasterketa bikaina egin du Master 40 kategorian, 2:28:19 denborarekin.
Azkenik, azpimarratzekoa da Maria Cobo Medinak egindako lasterketa. Cobok ere Master 40 kategorian parte hartu du, eta bosgarren tokia lortu du, 2:59:35 denborarekin eta, aldi berean, emakumezkoen artean hamazortzigarren sailkatu da.
Zorionak korrikalari guztioi!