Txu-txu trena erabiltzeko udako bonua salgai jarriko dute ekainaren 2an

Julene Sorarrain mai 28 Orio

Txu-txu trenaren zerbitzua egunero eskainiko dute, 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Udako bonuak ekainaren 2tik aurrera egongo dira eskuragai Turismo Bulegoan, 10 euroren truke. Aldiz, ekainaren 29tik aurrera erosiz gero, 20 euro balioko dute. Hortaz, bonua erdi prezioan erosi ahal izateko azken eguna ekainaren 28a izango da.

Ospele pilota elkarteak aitortu du zalantza guztiak argitu gabe bozkatu beharko dutela pilotaleku berriaren kokapena

Onintza Lete Arrieta mai 27 Orio

Frontoia "hutsetik" egingo denez, elkarteak nahi luke hainbat prestazio edukitzea eraikin berriak. Abaromendin espazio faltarik ez du ikusten horretarako; Palotan, berriz, zalantzak ditu. Hori bai, behin bozketa pasata, udalarekin lankidetzan jarduteko borondate osoa agertu du pilota elkarteak.