Trafiko mozketak izango dira bihar eta hurrengo astean frontoia eraisteko lanengatik

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 29a

Frontoiaren eremuak atzo eguerdian zeukan itxura. (Onintza Lete Arrieta)

Eusko Gudari kaleko pilotalekua eraisteko makina gehiago eramango dituzte eremura, eta eragina izango du zirkulazioan bai bihar, osteguna, bai hurrengo asteko ostiralean, maiatzaren 8an. 

Langileak Eusko Gudari kaleko frontoiaren hormak eraisten ari dira joan den astetik, eta Orioko Udalak ohar bidez jakinarazi du bihar, osteguna, eta hurrengo asteko ostiralean, maiatzak 8, trafikoan eragina izango dutela eraiste lan horiek. Hala, udaltzainek bideratuko dute trafikoa bi egun horietan. 

Antza, makina gehiago eramango dituzte lanen eremura, eta horrek eragina izango du errepideko zirkulazioan, mozketa puntualak egin beharko dituztelako. 

Horrez gain, alde zaharreko bizilagunek ezingo dute Pelotari kalerantz jaitsi, eta Antxiola kalea (N-634 errepiderantz) edo San Martin bidea erabili beharko dituzte herrigunera jaitsi edo bertatik irteteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide