Aganburu eta Itxaspe arteko bidea itxita egongo da astelehenean, bi orduz

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 6a

Aganburu eta Itxaspe arteko bidea. (Orioko Udala)

'The Game' telesailerako zenbait eszena grabatuko dituzte Orion martxoaren 9an. Grabaketak, hain justu, Aganburu eta Itxaspe arteko bidean egingo dituzte, eta "segurtasuna bermatzeko", errepidea erabat itxiko dute.

Orioko Udalak jakitera eman duenez, Izen Producciones ekoiztetxeko kideak The Game telesail britainiarrerako zenbait eszena grabatuko dituzte Orion datorren astelehenean, martxoak 9. Iazko maiatzean estreinatu zuten telesaila, eta duela gutxi erretiratutako detektibe baten bizipenak kontatzen ditu. 

Aganburu eta Itxaspe arteko bidean egingo dituzte grabaketak, hain justu, eta "eremuaren segurtasuna bermatzeko", errepidea erabat itxiko dute, eguerdiko 13:00etatik 15:00etara bitartean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide