Badirudi egunotan eraitsiko dutela herriko frontoia; behintzat, teilatua desmuntatzen hasiko dira. Langileek atzo kendu zuten sarea, eta Gukari adierazi zioten gaur hasita hiruzpalau egunetan jardungo dutela teilatua kentzeko lanetan.
Eusko Gudari kaleko 36-42 zenbakidun etxebizitzak eta frontoia dauden tokian 24 etxebizitza berri, garajeak, lokal komertzialak eta erabilera publikoko espazio berri bat eraikiko dituzte, baita frontoi txiki bat ere.
Hasiera batean urrian ziren frontoia eraisten hastekoak, baina lanak atzeratzen joan dira, eta urtarrilaren hondarrean ekingo diote lan horiei.