Trafikoan mozketa puntualak egingo dituzte gaur eta bihar, frontoia eraisteko lanak tarteko

Julene Sorarrain

Eusko Gudari kalean, frontoiaren alboko etxea eraitsi dute gaur goizean. (Julene Sorarrain)

Mozketa Eusko Gudari eta Ixarra kaleen arteko bidegurutzean egingo dutela azaldu du dalak, eta bitartean, udaltzainak egongo dira trafikoa bideratzen. 15 minutu inguruko mozketa laburrak izango badira ere, ibilgailuek zain egon beharko dute bidea ireki arte. 

Orioko Udalak jakitera eman duenez, Eusko Gudari kaleko frontoia eraisteko lanak hasiko dituzte datozen asteetan. Gaur goizean, zehazki, frontoi alboko etxea eraitsi dute langileek. Lan horiek egiteko makinak herrigunera sartuko dituzte ostiralera bitartean, eta horretarako, trafikoa puntualki moztuko dute gaur eta bihar. 

Mozketa Eusko Gudari eta Ixarra kaleen arteko bidegurutzean egingo dutela azaldu du dalak, eta bitartean, udaltzainak egongo dira trafikoa bideratzen. 15 minutu inguruko mozketa laburrak izango badira ere, ibilgailuek zain egon beharko dute bidea ireki arte. 

Saneamendu sareko lanak ere datorren astean egingo dituzte, eta horregatik, herrigunera autoarekin ez sartzeko gomendioa egin die udalak herritarrei. Horren ordez, Txanka hondartzako bidea erabiltzea gomendatu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide