Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea zabaldu du udalak

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 19a

Hainbat kotxe aparkatuta, Eusko Gudarien kalean. (artxibokoa)

Besteak beste, autoa alokatuta duten edota enpresako ibilgailua erabiltzen duten herritarrek eskuratu ahalko dute txartela, baita Orion lan egiten dutenek ere. 

Indarrean dagoen TAO sistemaren barruan, apirilaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko da denboraldi ertaina. Egun horretatik aurrera, derrigorrezkoa izango da Aparkatzeko Udal Txartela autoan eramatea. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga helbideratuta duten herritarrek azken asteetan jaso dute txartela etxean. Aldiz, Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen kasuan, Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea zabaldu du udalak dagoeneko.

Hori horrela, hurrengo egoeran dauden herritarrek eskatu ahalko dute txartela: autoa alokatuta dutenek; enpresako ibilgailua erabiltzen dutenek; Orion lan egiten dutenek; edota herrian bigarren etxebizitza dutenek. Txartela 2026ko abenduaren 31ra arte izango da erabilgarri, eta 85 euroko kostua izango du. Interesdunek udaletxeko atarian eskatu dezakete jada.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide