Aia

Aiako Udalak 40 aparkaleku berri sortu ditu Arratolan, Arraunetxera bidean

Onintza Lete Arrieta

Arraunetxera bidean jarri dituzten aparkaleku berriak. (Onintza Lete Arrieta)

Aparkalekuak trenbide azpian daude, tren geltoki aurreko biribilgunetik hasi eta Arraunetxera bidean, eta edonork erabil ditzake. Udalak Arratolan eta Santio Erreka auzoan beste hainbat hobekuntza ere egin ditu. 

Arraunetxera bidean aparkaleku ilara berria dago orain aste batzuetatik. Trenbide azpian daude kokatuta, tren geltokiko biribilgunetik hasi eta arraun kluberantz. Aiako Udalak jarri ditu, 40 guztira, edonork erabiltzeko. 

Arratolan eta Santio Errekan egin dituen hobekuntzetako bat da hori, baina ez bakarra: Arratolan, oinezkoen segurtasuna hobetzeko zebrabidea lekuz aldatu du; Arratola eta Santio Erreka arteko kale-argi guztiak aldatu ditu "jasangarritasuna eta segurtasuna hobetzeko"; eta ibaialdeko aparkalekuko argiak ere aldatu egin ditu, helburu berarekin. 

Datozen egunetan Arratolan hainbat mantentze lan egingo dituztela ere jakinarazi du Aiako Udalak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide