Telebista

Albistegia

Egilea: Guka Telebista
5 atal ikusteko
Hegaluzea, Parrilla Festaren atariko protagonista gozoa
2026/10/02

Asteazken iluntzean sukaldaritza tailerra egin zuten hainbat oriotarrek Aldapa elkarte gastronomikoan, hegaluzea hiru modu desberdinetan prestatuz. Bapo afaldu zuten gero. Parrilla Festaren atariko azken ekintza izan zen. Gaurtik igandera herria bete-betean murgilduko da festa gastronomiko horretan. 

Herri bat Zelatunen
2026/09/27

Trikitixa doinuez, belaunaldi ezberdinen arteko transmisioaz eta naturaz zein gastronomiaz gozatzeko aukera izan da gaur Zelatunen, iraileko azken erromerian. Elizagoien ahizpek eskaini dute han erromeria, eta jendetza aritu da dantzan. Mendietan zentral eolikorik ez dutela nahi adierazteko protesta ere egin dute.

2 min
Su hartu du itsasontzi batek eta bi lagun erietxera eraman dituzte kea arnasteagatik
2026/09/24

11:30ean deitu dute larrialdi zerbitzuetara, barran,Txurrukako zabalgune parean konpontzen ari ziren Bizkaiko itsasontzi batek su hartu duela eta. Suhiltzaileak lehorretik nahiz uretatik aritu dira sua itzaltzen, eta hiru lagun artatu behar izan dituzte. Kea herrigunera ere zabaldu da, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Aiako eta Orioko leiho guztiak ixtea gomendatu du, prebentzio moduan. 

Nola ospatu dute oriotarrek gizonezkoen Kontxako garaipena?
2026/09/15

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek Kontxako Bandera irabazi eta biharamunean, herritar gutxi atera ziren kalera horiz jantzita. Bezperako egunaz, garaipenaz eta ospakizunez galdetuta, ordea, argi geratu da askok bihotza hori-horia dutela.

5 min
Bideoan, herritarrek Kontxako Banderaren irabazleei egindako harrera hunkigarria
2026/09/14

Kontxako 131. Bandera Oriora ekarri zuten atzo Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek, klubarentzako 37. bandera irabaziz. Donostian lehertu zen festa eguerdian, baina arratsaldean, herrian eta herritarrekin ospatu zuten garaipena arraunlariek, eta momentu hunkigarri asko bizi izan zituzten protagonistek ez ezik, baita zaleek ere. 

0 atal ikusteko