Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek Kontxako 131. Bandera ekarri zuten etxera igandean, klubarentzako 37. bandera irabaziz. Eta ohiturekin jarraituz, herritar eta zale mordoa atera ziren iluntzean kalera, garaipen historikoa txapeldunekin batera ospatzeko.
Hurrengo egunean, ordea, Orioko kaleak hutsik itzartu ziren, hain berezia den kolore hori hori gabe. Hori bai, igandeko estropadaz, garaipenaz eta ospakizunez galdetuta, argi geratu da askok bihotza hori-horia dutela.