ira 21 Orio
Kontxako sailkapen estropada kenduta, traineru denboraldiko estropada guztiak jokatu ditu Orio Arraunketa Elkarteko Jon Lizarralde Altxerri-k (Orio, 1999): ligako guztiak, eta baita Kontxako bi estropadak ere. Kontxa irabazi ondoren "tristura" sentitu omen zuen, denboraldia amaitzen ari zelako; gaur, "poza", atzoko harreran sentitutako berotasunagatik.