Kontxa barru-barrutik azaltzen aritu da Ibon Gaztañazpi bideo sorta motz batzuekin

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Ibon Gaztañazpi, Kontxa Hondotik bideo sortaren ataletako batean.

ETBko kazetari oriotarrak Donostiako estropadei buruzko hainbat gai xehetu ditu, lehia horren inguruko datu historikoak ematearekin batera. Kirolakeitb.eus atarian daude ikusgai. 

Gaur jokatuko da Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi erabakigarria Donostiako badian, eta ETBk hari lotutako hainbat bideo motz argitaratu ditu aste honetan, arraun hitzordu berezienari buruzko xehetasunak azaltzeko herritarrei. Kontxa Hondotik izenburupean, Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak aurkeztu ditu saioak.

Kontxako Banderaren sorrera, traineruaren beraren eboluzioa nahiz kluben koloreen sorrera izan ditu hizpide bideo batzuetan, eta estropadak jokatzen diren eremuari buruzko xehetasunak, beste batzuetan. Baita estropadak baldintza ditzaketen haizeari, olatuei eta mareei buruzko datu eta xehetasun inportanteenak ere.

Esteka honetan ikus daiteke azken bideoa, baita aurreko guztiak ere. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide