Dagoeneko hilabete batzuk igaro dira traineru denboraldia amaitu zenetik, baina Orio Arraunketa Elkarteko (OAE) gizonezkoek ligan zehar lortutako emaitzak aitortzen dituzten garaikurrak jasotzen jarraitzen dute. Hain zuzen ere, joan den larunbatean, Donostiako Ollagorra elkartearen Juantxo Aginaga saria jaso zuten Eusko Label ligako txapeldunek, Arraun Lagunak Euskotren ligako talde irabazlearekin batera.
Ollagorra elkarteak urtero banatzen du Juantxo Aginaga saria, Kontxako Banderako sailkapen orokorrean Gipuzkoako lehen traineruari aitortza egiteko. OAEren kasuan, klubak bederatzigarren aldiz jaso du garaikur hori. Zehazki, gizonezkoek sei aldiz eskuratu dute saria: 2007an, 2008an, 2010ean, 2017an, 2025ean eta 2026an. Emakumezkoek, berriz, hirutan irabazi dute garaikurra: 2009an, 2020an eta 2022an.
(Argazkiak: utzitakoak).