Jendez betetzen hasi da dagoeneko Donostiako portua, Aquariuma eta Paseo Berria. Izan ere, inortxok ere ez du galdu nahi urteko arraun hitzordurik garrantzitsuena. Kontxako Bandera dago jokoan, eta gaur bigarren jardunaldia izango dute jokoan arraunlariek.
Goizean goizetik bertaratu dira zaleak euren herriko traineruak animatu asmoaz, baina lehenengo orduetan kolore horia nabarmendua da guztien gainetik. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, gainerako zaleak ere bistaratu dira, eta Zarauzko urdina zein Getariako marroia batu dira festara
Estropadak 11:00etan hasiko dira, emakumezkoen lehiarekin, eta Orio eta Zarautz kontsolazio txandan ariko dira. Arraun Lagunakek eskura du beste urte batez bandera. Gizonezkoetan, Oriok ohorezko txandan jokatuko du, eta Donostiarrari ateratzen dizkion hiru segundoko aldea baliatu nahi du garaipen berri bat erdiesteko. Getariak, berriz, kontsolazio txandan egingo du arraunean.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta Arnaitz Rubio Aprea)