Gaur arratsaldean arraunlariak animatzeko eskatu die arraun klubak herritarrei

Onintza Lete Arrieta

Iaz ere herriko bi traineruek jaso zuten herritarren babesa Kontxa bezperan. (Onintza Lete Arrieta)

Igandean jokatuko da Kontxako Banderako bigarren jardunaldi erabakigarria, eta urtero bezala, azken entrenamenduan arraunlariei txalo egingo diete zaleek eta herritarrek. 

Badator egun handia. Igandean erabakiko dituzte aurtengo Kontxako Banderako garaileak, bigarren jardunaldiko estropadak jokatu ondoren. Orioko neskek miraria beharko lukete bandera etxeratzeko, baina pasa den igandeko postua hobetu dezakete. Orioko mutilek, berriz, esku-eskura dute garaipena, hiru segundoko errentarekin abiatuko baitira.

Batzuk zein besteak animatzeko, urtero bezala herritarrak eta zaleak moilara deitu ditu Orio Arraunketa Elkarteak. Gaur18:30ean da hitzordua, moilan, ordu horretan uretan entrenatzen ariko baitira neska-mutilak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide