Frontoi zaharraren teilatua desmuntatzen hasi dira gaur eguerdian

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 4a

Langileak, garabiarekin, frontoi zaharraren teilatua desmuntatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Duela bi aste sarea kentzen aritu ziren langileak, eta gaur teilatua desmuntatzen hasi dira. Eusko Gudari kaleko 36-42 zenbakidun etxebizitzak eta frontoia dauden tokian etxebizitza berriak, garajeak, lokal komertzialak eta erabilera publikoko espazio berri bat eraikiko dituzte, baita frontoi txiki bat ere.

Langileak dagoeneko hasi dira Eusko Gudari kaleko frontoi zaharraren teilatua desmuntatzen. Kale horretako 36-42 zenbakidun etxebizitzak eta frontoia dauden tokian 24 etxebizitza berri, garajeak, lokal komertzialak eta erabilera publikoko espazio berri bat eraikiko dituzte, baita frontoi txiki bat ere. 

Frontoi berriaren kokaleku posibleak, aldiz, bihar arratsaldean aurkeztuko dituzte herritarren aurrean. Kultur Etxean izango da aurkezpena, 19:00etan hasita, eta bertan izango dira XS arkitektura bulegoko ordezkariak, azterketaren nondik norakoak eta emaitzak azaltzeko. Halaber, kokaleku bakoitzak eskaintzen dituen aukeren berri ere emango diete herritarrei.

Frontoi berriaren kokalekua erabaki aurretik, udalak aukera posibleak aztertzeko enkargua egin zion XS arkitektura bulegoari, eta honek bi eremu posible aurreikusi ditu: alde batetik, Palota eremua, KTAren iparraldean; eta bestetik, Abaromendi eremua, Zaragueta Herri Eskolaren sarrera berriaren ekialdean, zehazki. 

Langileak, gaur eguerdian, frontoi zaharraren teilatua desmuntatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide