Lur azpiko zabor edukiontzien eremuak lehengoratzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko otsailaren 1a

Palota kaleko lurpeko edukiontzien gunea, estalita, ostegun honetan. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Udalak herriko zabor edukiontzien sistema aztertu eta hura aldatzea erabaki zuen, eta aireko edukiontziak jarri ahala, lurpekoak kentzen eta horien zuloak estaltzen hasi da. 

Orioko Udala joan den astean hasi zen lurpeko zabor edukiontzien guneetan aireko edukiontziak jartzen, baita gune batzuk lekuz aldatzen ere. Azken urteetan zabor edukiontzien sistemak hainbat arazo eman ditu, eta egoera aztertu ondoren hartu ditu erabakiok udalak. Ikus hemen arrazoiak eta aldaketak. 

Aireko edukiontziak jarri ahala, lurpekoak kentzen eta horien zuloak estaltzen hasi da udala. Palota kalean, esaterako, aste honetan ari dira obra horiek egiten. 

Palota kaleko lurpeko edukiontziak kentzeko lanetan, aste honen hasieran. (O.L.A.)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide