Udal sustapeneko Arrazubi-berriko etxebizitzetarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu dute

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 28a

Santio Erreka auzoan, Arrazubi-berrin Aia Lantzenek eraikiko dituen etxebizitzen irudi birtuala. (Aia Lantzen)

Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 16an, egun hori barne, amaituko da. Zerrenda hori errolda eta diru-sarreren baldintzak begiratuta osatu dela azaldu du udalak. 

Aian udal sustapeneko bost etxebizitza eraikiko ditu Aia Lantzenek Arrazubi-berrin, Santio Errekan. Izena emateko epea abenduan zabaldu zuten, abenduaren 26ra arte, eta orain, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu du. Esteka honetan ikus daiteke zerrenda. Bederatzi pertsona daude onartuen zerrendan, eta hiru, baztertuetan. 

Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 16an, egun hori barne, amaituko da, eta udalak jakinarazi du zerrenda hori errolda eta diru-sarreren baldintzak begiratuta osatu dutela. 

Aia Lantzenek bost etxebizitzen ezaugarri zehatzen berri eman zuen abenduan. Antzeko tamaina izango dute denek, hau da, 56 metro koadro inguru guztira, 10 metro koadroko balkoiarekin, eta 3,2 metro koadro inguruko trastelekuarekin.

Prezioak 198.000-200.000 artekoak izango dira, eta horri zergak gehitu beharko zaizkio.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide