Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Futboleko baloiak. (pixabay)

Asteburua iristear da, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak noiz, non eta zer talderen kontra jokatuko dituen jardunaldi honetako partidak. Gorengo bi taldeak etxean lehiatuko dira, larunbatean, gizonezkoak Aloña Mendiren aurka, eta emakumezkoak Elgoibarren kontra.

Orioko Futbol Taldeak hainbat jardunaldi jokatuko ditu asteburu honetan Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo. Gorengo bi taldeak, hain justu, etxean dira, larunbatean. Gizonezkoek Aloña Mendiren kontra jokatuko dute partida, 18:00etan. Emakumezkoek, berriz, 15:30ean izango dute norgehiagoka, Elgoibarren kontra.

Honakoak izango dira etxeko partidak:

  • Kadeteen lehenengo maila B: Orioko F.T. - Ekintza K.E., larunbatean, 09:00etan.
  • Gizonezkoen Ohorezko Kadetea: Orioko F.T. - Igeltegi F.C., larunbatean, 13:30ean.
  • Emakumezkoen Ohorezko Maila: Orioko F.T. - C.D. Elgoibar, larunbatean, 15:30ean.
  • Gizonezkoen Ohorezko Maila: Orioko F.T. - Aloña Mendi K.E., larunbatean, 18:00etan.
  • Infantil Txiki: Orioko F.T. - C.D. Landetxa, igandean, 15:00etan.

Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:

  • Kadeteen Lehenengo Maila C: C.D. Lagun Onak B - Orioko F.T., larunbatean, 10:00etan.
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Antiguoko K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 10:15ean.
  • Erregionalen Lehenengo Maila: C.D. Urki B - Orioko F.T., larunbatean, 15:30ean.
  • Jubenilen Lehenengo Maila: Ikasberri K.E. C - Orioko F.T., larunbatean, 16:00etan.
  • Ohorezko Jubenila: C.D. San Marcial - Orioko F.T., larunbatean, 17:30ean.
  • Infantil F-11 neskak: C.D. Anaitasuna - Orioko F.T., igandean, 12:15ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide