Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain

Orio Eragineko jokalariak, artxiboko irudian.

Orio Eragin klubeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia izango dute bihar, etxetik kanpo, Ulma Aloña Mendi taldearen aurka.

Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute bihar, Oñatin (Gipuzkoa), 18:00etan hasita, Ulma Aloña Mendi taldearen aurka.

Honakoak izango dira etxeko partidak:

    • Jubenilen Euskal Liga: Kalefit Bayarz Orio - Kukullaga, ostiralean, 19:00etan.
    • Infantilen Gipuzkoako Liga: Zuhegan Mediolanum Orio - Ordizia Bi, igandean, 13:00etan.

Kanpoan, berriz, honako partidak jokatuko dituzte:

  • Kadeteen Gipuzkoako Liga: Txingudi - Msol Orio, larunbatean, 09:45ean, Irunen (Gipuzkoa).
  • Infantilen Gipuzkoako Liga: Ordizia - Dhemen Mirotza Orio, larunbatean, 11:00etan, Ordizian (Gipuzkoa).
  • Seniorren Euskal Liga: Ulma Aloña Mendi - Zipri Orio, larunbatean, 18:00etan, Oñatin (Gipuzkoa).
  • Alebinen Errendimendu Liga: Aloña Mendi Fagor - Delta 6 Orio, igandean, 09:30ean, Oñatin.

Azkenik, honako topaketak jokatuko dituzte alebinek eta jubenilek, Karelan:

  • Alebin topaketak: Delta 51 - Astigarraga - Orio, igandean, 10:10ean.
  • Alebin topaketak: Delta 52 - Dhemen Mirotza Orio, igandean, 10:10ean.
  • Benjamin topaketak: Delta 41 - Astigarraga - Ordizia - Orio, igandean, 09:30ean.
  • Benjamin topaketak: Delta 42 - Astigarraga - Ordizia - Orio, igandean, 09:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide