Telebista

Matx

Tokiko kirolaren sare soziala da Matx.
Egilea: Aitziber Arzallus
Kirola
56 atal ikusteko
Soraluzeko palistak, Matxengaldera kateatuen jokoan
2025/02/27

Amaitzeko, jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matxek Soraluzeko palistei. Nondik datorkio Tarzanito goitizena Ioni?

Soraluzeko palistak, Matxen abilezia jokoan
2025/02/26

Oraingo honetan Ionen, Jurgiren eta Aitorren abilezia neurtu nahi izan du Matxek. Bosgarren koadroan jarrita, zenbat alditan joko dute txapa hiru palistek?

Soraluze pilota taldeko kideak galdetegi azkarrean
2025/02/25

Soraluze pilota taldeko kideak ere batu dira Matx desafioen bigarren fase honetara. Zer moduz moldatu ote dira Ion eta Jurgi galdetegi azkarrean?

TAKE taldeko jokalariak, galdera kateatuen jokoan
2025/02/20

Amaitzeko, jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matxek TAKE Tolosa taldeko ordezkariei. Zeinek mugitzen du gehien gerria parrandan?

TAKE Tolosa taldeko jokalariak abilezia jokoan
2025/02/19

Oraingo honetan, jokalarien abilezia neurtu nahi izan du Matxek. Zenbat baloi saskiratuko dituzte Take Tolosa taldeko jokalariek?

TAKE Tolosako jokalariak, Matxen galdetegi azkarrean
2025/02/18

TAKE Tolosa saskibaloi taldeko kideek hasiko dute Matxen desafioen bigarren fasea. Zer moduzko maila erakutsi dute haiek galdetegi azkarrean?

Matx-en galdera kateatuen jokuan murgildu dira BKL taldeko jokalariak
2025/01/24

Amaitzeko, jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek BKL taldeko ordezkariei. Zein ote da taldeko despistatuena?

BKL taldeko jokalariak abilezia jokoan
2025/01/23

Oraingo honetan, Noraren, Ikerren eta Dilanen abilezia neurtu nahi izan dugu. Jaurtiketa librean jarri eta bakoitzari hiru aukera emanda, zenbat saskiratze lortuko dituzte?

BKL saskibaloi taldeko kideak, Matx-en galdetegi azkarrean
2025/01/22

Beasaingo Kirolaren Lagunak (BKL) saskibaloi taldeko ordezkariak ere animatu dira Matx-en desafioan parte hartzera. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarrean?

Matx-en galdera kateatuen jokoan murgildu dira Mariño Real Union taldeko jokalariak
2025/01/17

Amaitzeko, jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek, Mariño Real Union taldeko ordezkariei. Aldagela barruan, nork entzuten du errieta gehien?

Mariño Real Union taldeko jokalariak abilezia jokoan
2025/01/16

Oraingo honetan, Ainhize, Nahia eta Eiderren abilezia neurtu nahi izan dugu. Penalti puntuan jarri eta bakoitzari hiru aukera emanda, zenbat alditan joko dute langa?

Mariño Real Union taldeko kideak, Matx-en galdetegi azkarrean
2025/01/15

Mariño Real Union taldeko ordezkariak ere animatu dira Matx-en desafioan parte hartzera. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarrean Mariak eta Anek?

Matx-en galdera kateatuen jokoan murgildu dira Mondra taldeko jokalariak
2025/01/10

Amaitzeko, jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek Mondra taldeko ordezkariei. Zein ote da Arrasateko gaztetxetik beranduen irteten den taldekidea?

Mondra taldeko jokalariak, abilezia jokoan
2025/01/09

Oraingo honetan, Julenen, Ekaitzen eta Adrianen abilezia neurtu nahi izan dugu. Penalti puntuan jarri eta bakoitzari hiru aukera emanda, zenbat alditan joko dute langa?

Mondra taldeko kideak, Matx-en galdetegi azkarrean
2025/01/08

Mondra futbol taldeko ordezkariak ere animatu dira Matx-en desafioan parte hartzera. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarrean Ekaitzek eta Julenek?

Matx-en galdera kateatuen jokoan murgildu dira Domusa Teknik ISB taldeko jokalariak
2024/12/19

Amaitzeko, jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek, Domusa Teknik ISB taldeko saskibaloi jokalariei. Batak besteari egindako galderak entzun nahi al dituzu?

Domusa Teknik ISB taldeko jokalariak abilezia jokoan
2024/12/18

Oraingo honetan, jokalarien abilezia neurtu nahi izan dugu. Jaurtiketa librean jarrita, presiorik gabe, zenbat saskiratze lortuko dituzte?

Domusa Teknik ISBko emakumeak, Matx-en galdetegi azkarrean
2024/12/17

Domusa Teknik ISBko emakumeak ere animatu dira Matx-en desafioan parte hartzera. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarrean Intza Lizarazuk eta Sara Iparragirrek?

Eli Pinedo Matx-en bikoteen jolasean
2024/12/13

Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohia ere harrapatu zuten Matx-eko lagunek Emakume Futbolarien Nazioarteko Kongresuan. Jolasean jarri zuten hura ere.

Garbiñe Etxeberria eta Natalia Arroyo bikoteak egiten
2024/12/12

Azaro amaieran Irunen ospatu zen Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresuan egon ziren adituekin jolasean jarraitzen du Matx-ek.

Matx-en galdera kateatuen jokoan murgildu dira Sanlo EKT taldeko hainbat jokalari
2024/12/12

Jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek Sanlo EKT taldeko eskubaloi jokalariei. Batak besteari egindako galderak entzun nahi al dituzu?

Elgoibarko Sanlo taldeko jokalariak abilezia jokoan
2024/12/11

Oraingo honetan, jokalarien abilezia neurtu nahi izan du Matx-ek. Pablo Otaegi, Aitor Altzerreka eta Markel Orbea nor baino nor gehiago aritu dira joko honetan. Begiak estalita, gai izango ote dira langa jotzeko?

Sanlo eskubaloi taldeko kideak, Matx-en galdetegi azkarrean
2024/12/10

Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldeko Alcorta Forging Group-eko jokalariak jokoan jarri ditu Matx-ek. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarrean?

Monica Marchante: "Ausarta naizelako animatuko naiz euskarazko joko honetan parte hartzera"
2024/12/05

Futbolaren munduko hainbat aurpegi ezagunek euskarazko futboleko hiztegiaren inguruko jolas batean parte hartu behar izan dute.

Matx-en 3x1 eskaintza paregabea
2024/12/06

Igandea izango da Matx.eus-en erregistratu eta zozketan parte hartzeko azken eguna. Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa bonu bat zozkatuko ditu tokiko kirolaren sare sozialak.

Futboleko adituei euskara irakasten
2024/12/04

Lehen bideo honetan, Natalia Arroyo Realeko entrenatzaile ohia eta Carmen Alvarez F-Ligako presidentea jarri dituzte jolasean. Ezagutzen al dute futbolaren euskarazko hiztegia?

Matx-en galdera kateatuen jokoan murgildu dira Neskide NKT taldeko jokalariak
2024/12/05

Jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek Neskide NKT taldeko boleibol jokalariei. Batak besteari egindako galderak entzun nahi al dituzu?

Neskide NKT taldeko jokalariak, abilezia jokoan
2024/12/04

Oraingo honetan honetan, jokalarien abilezia neurtu nahi izan dugu. Zenbat baloi sartuko dituzte erosketa organ?

Aiztondo NKT boleibol taldeko kideak, Matx-en galdetegi azkarrean
2024/12/03

Gazte mailako Aiztondo NKT bolei taldeko neskak jokoan jarri ditu Matx-ek. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarreko jokoan?

Zer eraman behar da bizikletako erreminta kaxan?
2024/11/29

Euskaltel Euskadiko mekanikariaren aholkuen laugarren atal honetan, gai interesgarria ekarri digu Xabi Goikoetxeak. Bizikletan irteterakoan derrigorrez gainean eraman beharrekoez mintzatu da talde laranjako mekanikaria.

Zer egiten dute zaleek hirugarren denboran?
2024/11/28

Zarauzko hondartzako futbol txapelketako jardunaldi batean izan direla aprobetxatuz, kirolariekin ez ezik, zaleekin ere hitz egin dute Matx-eko lagunek asteburuan. Partidak ikustera joaten dira, baina hoberena hirugarren denbora izaten dela adierazi dute haiek. Zer egiten dute?

Zer erosiko zenuke 300 euroko erosketa bonu bat oparituko balizute?
2024/11/29

Abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da. Tokiko kirolaren sare sozial berrian erregistratzen direnek sari bikaina irabaz dezakete.

Matx-en galdera kateatuen jokoan murgildu dira Soraluze FT taldeko jokalariak
2024/11/28

Jokalarien arteko galdera kateatuak planteatu dizkie Matx-ek Soraluzeko futbol jokalariei. Batak besteari egindako galderak entzun nahi?

Nola har dezaket parte Matx-en zozketan?
2024/11/27

Tokiko kirolaren sare sozial berria martxan da pasa den asteaz geroztik. Matx-eko lagunek iragarri zutenez, zozketa berezi batekin ekin nahi izan diote ibilbide berriari. Izan ere, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da.

Soraluze taldeko atezainak abilezia jokoan
2024/11/27

Oraingo honetan honetan, Soraluze futbol taldeko jokalarien abilezia neurtu nahi izan du Matxek. Hiru penalti jaurtiz, zenbat alditan joko dute langa?

Futbolista edo plaieroa?
2024/11/26

Zarauzko hondartzako futbol txapelketako jardunaldi batean izan berri dira Matx-eko lagunak bertako jokalariak xaxatzen. Erantzunak entzun nahi al dituzu?

Soraluze FT taldeko kideak, Matx-en galdetegi azkarrean
2024/11/26

Soraluze futbol taldeko senior mutilak jokoan jarri ditugu. Zer moduzko maila erakutsi dute galdetegi azkarreko jokoan?

Ezagutzen al duzu Matx sare soziala?
2024/11/22

Kalean ezagutzen al dute Matx? Proiektuko kideak lasterketa batean izan berri dira, eta parte hartzaileei sare sozialari buruz galdezka aritu dira.

Galdera kateatuak Tolosako eskubaloi taldeko emakumeekin
2024/11/21

Tolosako eskubaloiko senior neskak jokoan jarri ditu Matxek. Jokalari batek beste bati galdera zelebreak egin dizkio, eta azkenak beste talde bati zuzendu dio galdera. Norekin jarri dira harremanetan tolosarrak?

Tolosako eskubaloi taldeko emakumeak, abilezia jokoan
2024/11/20

Tolosako eskubaloiko senior neskak jokoan jarri ditu Matxek. Begiak estalita ateko langa baloiarekin jotzeko gai izango al dira?

Kirol klubak Matx Desafioan: Tolosa emakumeen eskubaloi taldea
2024/11/19

Iratxe Iturbe eta Naia Ezkerra Tolosako eskubaloi jokalariek Matx sare sozialaren galdera azkarrak erantzun dituzte. Zer nolako maila erakutsi ote dute bi jokalariek?

Zer egin behar du emakumeen futbolak hazten jarraitzeko?
2024/11/21

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua egingo dute azaroaren 21ean eta 22an, Irunen (Gipuzkoa). Emakumeen futbolaren panorama esploratzeko, aztertzeko eta eraldatzeko asmoz, adituak, profesionalak eta zaleak bilduko dira Ficobako erakustazokan.

Emakumeen futbolak eboluzio handia izan du azken urteetan; zeintzuk izan dira mugarri garrantzitsuenak?
2024/11/20

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua egingo dute azaroaren 21ean eta 22an, Irunen (Gipuzkoa). Emakumeen futbolaren panorama esploratzeko, aztertzeko eta eraldatzeko asmoz, adituak, profesionalak eta zaleak bilduko dira Ficobako erakustazokan.

Emakume futbolarien kongresuaren barruan, hainbat kluben ikuspuntua jaso du Matx-ek
2024/11/19

Aukera baliatuz, lurraldeko emakumeen futbolaren egoera aztertu nahi izan du Matx-ek. Gipuzkoako klub ezberdinetako arduradunen hitzak bildu ditu hiru kapitulutan eskainiko den erreportaje sorta batean.

Nola konpondu bizikletako zulaketa bat?
2024/11/14

Euskaltel Euskadiko mekanikariaren aholkuen hirugarren atal honetan, bizikletako zulaketa bat nola konpondu behar den ikasi daiteke.

Zenbat dakite korrikalariek Behobia-Donostia lasterketari buruz?
2024/11/12

Behobia-Donostia lasterketa entzutetsuan izan da asteburuan Matx. Helmugara iritsita, lasterka trebeak direla erakutsi dute korrikalariek. Baina, lasterketa bera ondo ezagutzen al dute?

Zer diote kirolarien gertukoek?
2024/11/08

Kirol hitzorduetara hurbiltzen diren ikusleak xaxatu nahi izan ditu oraingoan Matxek. Zer diote laguntzaileek?

Lasterketez harago, korrika bizi al dira gure kirolariak?
2024/11/06

Antxintxika lasterketan izan da Matx, Soraluze eta Bergara (Gipuzkoa) arteko kirol proban. Parte hartzaileak egunerokoan antxintxika ibiltzen diren edo ez jakin nahi izan du Matxek.

Kirola eta elkartasuna hizpide, Mundukide lasterketa solidarioan
2024/10/23

Mundukide fundazioak antolatzen duen lasterketa solidarioan izan da Matx. Kirola eta elkartasuna nagusi diren hitzordu horretan, bi kontzeptu horiek bateragarriak al diren galdetzera gerturatu da tokiko kirolaren sare soziala Urkuluko urtegira. Kirolean, zer da solidario izatea?

Matx galdezka: kirolzaleak al dira herritarrak?
2024/10/18

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, euskaldunon kirolzaletasuna neurtzera joan da asteburuan. Ekitaldietara hurbiltzen dira herritarrak, baina, orokorrean, kirolzaleak al dira? Adi aste honetako galdetegi berriari.

Matx aholkulariak: Xabi Goikoetxea
2024/10/17

Euskal Herrian bizikleta zale ugari dagoela kontuan hartuta, bizikletan ibiltzeko aholku bila joan da oraingoan Matx.

MatxEroek Tolosako Herri Krosaz diotena
2024/10/16

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, Tolosako Herri Krosean izan da. Urte sasoi egokia da lasterketa herrikoietan parte hartzeko. Ehunka korrikalari elkartzen dira astebururo han-hemenka egiten diren hitzordu ezberdinetan, baina horietako zenbat dira herri mailako korrikalariak? Eta zenbat atletak?

Matx galdezka: aktiboak al dira gazteak?
2024/10/15

Euskal gazteria nolakoa den ezagutzeko asmoz, Bilboko unibertsitate batera hurbildu da Matx oraingo honetan. Aktiboak al dira gazteak? Jarraitzen edo praktikatzen al dute kirolik? Entzun ditzagun erantzunak...

MatxEroek Tolosako Herri Krosaz diotena
2024/10/16

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, Tolosako Herri Krosean izan da. Urte sasoi egokia da lasterketa herrikoietan parte hartzeko. Ehunka korrikalari elkartzen dira astebururo han-hemenka egiten diren hitzordu ezberdinetan. Baina, horietako zenbat dira herri mailako korrikalari? Eta zenbat atleta?

MatxEroek Zumaia Flysch Trailean esandakoak
2024/10/10

Zumaiako mendi lasterketaren hamabosgarren edizioa aitzakiatzat hartuta, korrikalariekin hitz egin du Matxek, haiek irteera lerrotik abiatu baino lehen.

MatxEroek mendiaz diotena
2024/09/19

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, Oñatiko Mendi Martxan (Gipuzkoa) izan da. Plaza guztiak beteta, arrakastatsua izan da beste behin hango hitzordua. Zaletasuna agerikoa da, baina mendiari buruzko galdera xelebreak erantzunda, zer moduz moldatu ote dira parte-hartzaileak?

0 atal ikusteko