Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute bihar, etxean, 17:45ean hasita, Elgoibarren aurka.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Infantilen Gipuzkoako Liga: Boga Boga Sinergia Orio - Bera Bera, larunbatean, 11:30ean.
- Infantilen Gipuzkoako Liga: Dhemen Mirotza Orio - Zalla Pulpo, larunbatean, 16:00etan.
- Seniorren Euskal Liga: Zipri Orio - Elgoibar, larunbatean, 17:45ean.
- Kadeteen Gipuzkoako Liga: Msol Orio - Leizaran Berrozpe, igandean, 09:45ean.
- Kadeteen Euskal Liga: Atxega Sukia Orio - Kukullaga, igandean, 11:30ean.
- Infantilen lagunartekoa: Eragin Orio - Kukullaga, igandean, 13:00etan.
Kanpoan, berriz, honako partida jokatuko dute:
- Infantilen Gipuzkoako Liga: Usurbil - Zuhegan Mediolanum Orio, larunbatean, 09:30ean, Usurbilen (Gipuzkoa).