Bizi ON!

Borroka kirolak emozioak kudeatzeko bitarteko

Guka Telebista, Goiena Telebista, GITB eta 28 Kanala

Boxeoa eta wushua, borroka kirolak dira biak, baina oso desberdinak euren artean. Wushua inork gutxik ezagutzen du; boxeoa, ostera, borroka kirolen esparruko diziplinarik ezagunena da, gero eta zale gehiagorekin. Orioko River Box&Roll klubeko entrenatzaile Ibai Marinek kirol horrek gorputzerako zein bururako dituen onurez jardungo du Bizi On! saioaren atal honetan, eta horretan sakonduko dute kontsulta Azpeitian duten Elene Urbieta eta Ioana Pickford psikologo azkoitiarrek; emozioak kudeatzeko garaian kirola egitea zeinen lagungarri izan daitekeen azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide