Mikel Orbañanosek Hondarribia Arraun Elkartearen omenaldi beroa jaso du

Urko Iridoi (Bidasoko Hitza)

Arraunak altxatuta Mikel Orbañanosen omenaldian. (Bidasoko Hitza)

25 urte egin ditu oriotarrak Hondarribia Arraun Elkartean, eta atzo omenaldi berezia egin zioten, herriak bere lana aitortze aldera.

Mende laurdena. 25 urte daramatza Mikel Orbañanosek Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoen lehen traineruaren aurrean, entrenatzaile moduan. Harrezkeroztik, bost Kontxa eta hiru liga gehitu dira Hondarribia Arraun Elkarteko lorpenetara. Ez dira urte gutxi, eta ezta ere sari gutxi. Orbañanosek, bere jaioterria atzean utzi, eta Hondarribian errotu zuen bere kirol ibilbidea, eta lorpen guzti horien atzean dago oriotarra.

Irakurri albistea osorik Bidasoko Hitzan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide