Orioko Futbol Taldeak ekin dio denboraldi berriari, eta asteburu honetan ere hainbat jardunaldi jokatuko dituzte Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo.
Gorengo bi taldeak, hain justu, etxean lehiatuko dira. Gizonezkoek larunbatean jokatuko dute partida, 18:00etan, Tolosaren aurka. Emakumezkoek, berriz, igandean izango dute norgehiagoka, 18:30ean, Goierriren kontra.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Infantilen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - C.D. Anaitasuna, larunbatean, 09:00etan.
- Ohorezko Jubenila: Orioko F.T. - C.D. Hernani B, larunbatean, 15:30ean.
- Gizonezkoen Ohorezko Maila: Orioko F.T. - Tolosa C.F., larunbatean, 18:00etan.
- Infantil Handi: Orioko F.T. - Usurbil F.T., igandean, 15:00etan.
- Kadeteen Lehenengo Maila B: Orioko F.T. - Ikasberri K.E., igandean, 16:30ean.
- Emakumezkoen Ohorezko Maila: Orioko F.T. - Goierri Gorri F.T., igandean, 18:30ean.
Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:
- Infantil neskak F-11: Zarautz K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 09:00etan.
- Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Amaikak Bat K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 12:00etan.
- Ohorezko Kadetea: C.D. Hernani - Orioko F.T., larunbatean, 13:00etan.
- Erregionalen Lehenengo Maila: Ikasberri K.E. B - Orioko F.T, larunbatean, 16:15ean.
- Kadeteen Lehenengo Maila C: Zarautz K.E. D - Orioko F.T., igandean, 12:45ean.
- Infantil Txiki: Hondarribia F.E. - Orioko F.T., igandean, 12:45ean.
- Jubenilen Lehenengo Maila: Amaikak Bat K.E. B - Orioko F.T., igandean, 16:30ean.