Orioko Futbol Taldeak hainbat jardunaldi jokatuko ditu asteburu honetan Mendibeltzen nahiz etxetik kanpo. Gorengo bi taldeak, hain justu, etxeatik kanpo lehiatuko dira, larunbatean. Gizonezkoek Anaitasunaren kontra jokatuko dute partida, 16:30ean. Emakumezkoek, berriz, 15:30ean izango dute norgehiagoka, Antiguokoren kontra.
Honakoak izango dira etxeko partidak:
- Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Orioko F.T. - Zumaiako F.T., larunbatean, 16:00etan.
- Ohorezko Jubenila: Orioko F.T. - Touring K.E., larunbatean, 18:00etan.
- Infantil F-11 neskak: Orioko F.T. - C.D. Lagun Onak, igandean, 09:00etan.
- Infantil Txiki: Orioko F.T. - Danena K.E., igandean, 10:30ean.
- Kadeteen Lehenengo Maila C: Orioko F.T. - Ikasberri K.E. B, igandean, 12:00etan.
- Jubenilen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - Zumaiako F.T. C, igandean, 16:00etan.
- Erregionalen Lehenengo Maila: Orioko F.T. - C.D. Elgoibar B.
Kanpoan, berriz, honako lehiak jokatuko dituzte:
- Infantil Handi: Zumaiako F.T. - Orioko F.T., larunbatean, 09:0etan.
- Gizonezkoen Ohorezko Kadetea: Zarautz K.E. - Orioko F.T., larunbatean, 13:45ean.
- Emakumezkoen Ohorezko Maila: Antiguoko K.E. B - Orioko F.T., larunbatean, 15:30ean.
- Gizonezkoen Ohorezko Maila: C.D. Anaitasuna - Orioko F.T., larunbatean, 16:30ean.
- Kadeteen Lehenengo Maila B: Zarautz K.E. C - Orioko F.T., igandean, 09:00etan.
- Infantilen Lehenengo Maila: Zarautz K.E. C - Orioko F.T., igandean, 12:15ean.