Xabat Elortza nagusi Behobia-Donostia lasterketan promesa mailan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Xabat Elortza. 

Korrikalari oriotarra aurrena sailkatu zen bigarren aldiz jarraian, promesa kategorian.

Azaroaren 8an jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa herrikoia, eta Xabat Elortza Atletico San Senbastian klubeko korrikalari oriotarrak lehenengo postua lortu zuen promesa kategorian, 1.06.46 denborarekin. Sailkapen nagusian, berriz, Elortza hogeita zortzigarren geratu zen.

Bestalde, azpimarratzekoa da aurten ere oriotar korrikalarien partaidetza Behobia-Donostiako 61. edizioan. Horien artean, Jokin Bellidok ordubete zazpi minutu eta hamaika segundo behar izan zituen helmugaratzeko, eta senior mailan hogeita bosgarren postua lortu zuen. Sailkapen orokorrean, berriz, hogeita hamaikagarren geratu zen.

Aitor Rubiok, bestalde, lasterketa bikaina egin zuen eta beteranoen artean hogeita hamahirugarren geratu zen 1.12.52 denborarekin. Aitorren atzetik Iñigo Exposito oriotarra iritsi zen 1.13.13 denborarekin, eta senior mailan ehun eta berrogeita hamabosgarren tokian geratu zen. Imanol Bellidok ere lasterketa ona burutu zuen eta  Iñigo Expositok baino bi segundo gutxiago behar izan zituen helmugaratzeko, 1.13.11 denbora eginez. Hori horrela, senior mailan ehun eta berrogeita hamahirugarren tokian geratu zen Imanol. Aipatzekoa da, bestalde, Hodei Alkortak egindako lasterketa, Aitor Rubioren denbora berdina markatuz, hau da, 1.12.52 eta senior mailan ehun eta hogeita hamaseigarren postua lortuz.

Azkenik, Josu Solaberrietak ordubete, hemeretzi minutu eta hogeita bederatzi segundo behar izan zituen lasterketa osatzeko, eta beterano mailan ehun eta hirurogeita bigarren tokian geratu zen. 

Bestetik,  oriotar emakumezkoen artean, Amagoia Iribarrek egin zuen denborarik onena, 1.21.12 markarekin eta senior mailan hogeita hirugarren tokian geratu zen. Iribarren atzetik Maria Cobo  eta Alaitz Lizaso iritsi ziren. Cobo 1.21.53 denborarekin helmugaratu zen  bitartean, Lizasok ordubete, hogeita hamahiru minutu eta hogeita sei segundo behar izan zituen Donostiako Boulevardera iristeko. Hori horrela, Cobok seigarren postua lortu zuen beterano mailan, eta Lizaso hirurogeita hamazazpigarren izan zen.

Zorionak korrikalari oriotar guztioi! Are gehiago, eguraldiaren baldintzak, hau da, hego-haizea eta giro epela, kontuan izanda. Zorionak guztioi!

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide