Bizi ON!

Igeriketaren eta arraun surfaren zirrikituak arakatzen

Guka Telebista, Goiena Telebista, GITB eta 28 Kanala

Uretan egin daitezkeen bi kirol diziplinaren bueltan joango da gaurko Bizi On! saioa: igeriketaz ariko dira batetik, eta arraun surfaz bestetik. Eta igerilekuan zein itsasoan ibiltzeko azala nola babestu eta zaindu azalduko dute bi adituk. Naiara Malave stand up paddle irakasle oriotarra eta Mirari Bastida farmazialari azpeitiarra izango dira atal honetako protagonistetako bi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide