Garaipenik ez asteburu honetan Orioko Futbol Taldeko seniorrentzat

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko jokalari bat, baloia buruarekin jotzen. (Orioko Futbol Taldea)

Ohorezko Mailako gizonezkoek Anaitasunaren aurka galdu dute partida, eta maila bereko emakumezkoek, Antiguokoren aurka. Asteburu honetan Mendibeltzen izango dituzte lehiak.

Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrek larunbatean jokatu zuten partida Anaitasuna taldearen kontra Txerloian (Azkoitia), eta porrotarekin amaitu zuten, 3-1 hartu baitzituzten menpean aurkariek. Sailkapenean zortzigarren dago Orioko F.T., 13 punturekin. Asteburu honetan, aldiz, Mendibeltzen jokatuko dute Aloña Mendi taldearen aurka.

Emakumezko seniorrek ere larunbatean izan zuten partida, haiek ere etxetik kanpo, Antiguoko taldearen aurka, eta gizonezkoak bezala, porrotarekin amaitu zuten, 3-2 emaitzarekin. Sailkapenean seigarren dira oriotarrak, 16 punturekin. Etxean jokatuko dute aste honetan partida, Elgoibarren kontra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide