Alberto Rebollo hirugarren sailkatu zen Behobia-Donostia lasterketan mugimendu ezintasun mailan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Pasa den igandean, azaroaren 8an, jokatu zen Behobia-Donostia lasterketaren 61. edizioa, eta Alberto Rebollo hirugarren geratu zen mugimendu ezintasun mailan.

Pertsona ezinduen Kemen kirol klubeko Alberto Rebollo oriotarrak hirugarren postua eskuratu zuen pasa den igandean jokatutako Behobia-Donostia lasterketan, mugimendu ezintasun mailan. Rebollok ordubete eta 46 minututan amaitu zuen proba, 20 kilometro eta 196 metroko ibilbidea osatu ondoren. 

Lasterketa bikaina burutu zuen Rebollok, tenperatura epelak eta hego-haizea nagusitu zirela kontuan izanik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide