Itxaso Manzanas judoka oriotarrak gerriko beltza eskuratu du asteburuan. Donostian egin du azterketa beste hainbat kirolarirekin batera, eta gerrikoarekin itzuli da etxera.
Lizardi Judo Klubeko kirolari gazteak aurten Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi du, 44 kiloz azpikoetan, eta iaz, hamar onenen artean sailkatu zen kadeteetan Espainiako XV. Superkopan, orduan ere 44 kiloz azpikoen kategorian.