Orio Eragineko Euskal Ligako senior taldeak lan ona egin du beste behin, larunbatean Karelan 37-25 emaitzarekin gailendu baitzitzaion Elgoibarri ligako seigarren jardunaldian. Azken partiden dinamika berean, lehen zati oso indartsua osatu zuen Zipri Oriok, atsedenaldira 11 goleko aldearekin iritsiz (22-11). Bigarren zatian abantaila ondo kudeatzeko gai izan ziren, nahiz eta akats gehiago egin zituztela azaldu duen klubak.
Datorren astean Aloña Mendiren aurka jokatuko du Oriok, Oñatin. Sailkapenean azken bigarren dira oñatiarrak, punturik gabe oraindik. Zipri Orio, berriz, hirugarren da, hamar punturekin, hamabina dituzten Urdanetaren eta Basauriren atzetik.