San Pedro festen inguruko informazio guztia bilduko du Orio Gukak kanal berezi honetan: albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, argazkiak, bideoak...
Irailaren 30ean amaituko da Ganbara sormen tailerrean izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta ira 02 Orio

Eskolak urriaren 1ean hasiko dira, eta iaz bezala, Zorione Mendez sortzaileak eskainiko du tailerra. Herriko haur eta gaztetxoentzat da tailerra eta ikasturte osoa iraungo du, nahiz eta hiruhileka eta eskola solteak ere har daitezkeen. Marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak eta serigrafia landuko dituzte.