San Pedro jaiak 2024

Lagunartean kirola eginez hasi dira sanpedroak Orion

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 29a, 08:30

Atzo arratsalde osoan zehar 3x3 futbolean aritu ziren Mendibeltzen adin guztietako neska-mutilak, eta aurreneko aldiz, baita soilik emakumez osatutako bost talde ere. Eguerdi partean, berriz, erretiratuek urteroko hamaiketakoa egin zuten Zaharren Babeslekuan.

Lagunarteko jokoek hartu zuten atzo arratsaldean Mendibeltz futbol zelaia, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta 3x3 futbol txapelketa jokatu baitzuten 60 taldek; aurreneko aldiz, horietatik bost soilik senior emakumeek osatutakoak izan ziren.

14:30ean hasi ziren partida laburrak LH-koen arteko lehiekin, eta 20:30 aldera amaitu zuten DBH eta senior mailakoek.

Eguraldia lagun, giro polita egon zen San Pedro jaien lehen egunean.

Giro hori bera izan zen nagusi eguerdi partean Zaharren Babeslekuan, urtero bezala, hamaiketakoa eskaini baitzieten herriko jubilatuei; 200 hamaiketako banatu zituzten, eta zerbitzari lanetan ibili ziren, besteak beste Txomin Iribar Zaharren Babeslekuko presidentea eta Anuska Esnal alkatea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide