San Pedro jaiak 2024

Sanpedroez gozatzeko azken txanpa

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 1a, 10:20

Pello eta Nikolasa erraldoi txikiak, festetan kalean. (Aritz Mutiozabal)

San Pedro hirugarrena da gaur, eta hiru eguneko ospakizunak eta gero, gaur amaituko dituzte festak Orion. Aurrez, ordea, izango da zer gozatua.

Gaur amaituko dira sanpedroak Orion, baina aurrez, zer gozatua izango da herrian San Pedro hirugarrenez. Barrakak, esaterako, merkeago egongo dira gaur, euro bat kostatuko baita fitxa bakoitza.

Honakoa da udalak eta eragileek gaurko prestatu duten egitaraua:

  • 11:00. Tapiza: Irudimena plazara! DBHko gazteei bideratutako arte jarduera, plazan. Aurrez eman behar da izena.

  • 11:30. Heriotzarik gabeko arrantza, anbulatorio atzean: benjaminak, kimuak eta infantilak.

  • 13:30. Pintxo hotzen lehiaketa, plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Aurrez eman behar da izena.

  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Vila Antilla hotelean. Aurrez eman behar da izena.

  • 18:00. Txurrudiskoteka, Etxeluze gaztetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide