San Pedro jaiak 2024

Eguragaldiagatik bertan behera utzi dituzte biharko slackline erakustaldia eta jarduera

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 28a, 13:59

Slacline saio bat Herriko Plazan, artxiboko irudian.

Orioko Udalak hainbat egokitzapen egingo ditu sanpedroetan, biharko eguraldi txarra iragarrita dagoelako. Talaimendiren jarduera bertan behera utzi dute, eta datozen orduetan jakinaraziko dute beste batzuk moldatu beharko diren ala ez, hala nola, erraldoien eta buruhandien larunbateko ibilbidea edo igandeko Arrantzale Eguneko kalejira eta dantza-emanaldia.

Udaletxetik Frantses fabrikara slackline erakustaldia egitekoa zen bihar goizean Talaimendi elkartea San Pedro festen egitarauaren barruan, eta haur eta gazteentzat errio gainean soka jartzeko asmoa ere bazuen.

Eguraldi txarra dago iragarrita, ordea, eta udalak erabaki du jarduera eta erakustaldia bertan behera uztea.

Beste zenbait ekintza moldatzea ere aztertzen ari da udala, baina datozen orduetan emango du horien berri. Esaterako, erraldoien eta buruhandien ibilbidea mantentu ala ez eta igandeko Arrantzale Eguneko kalejira eta dantza emanaldiarekin zer egin aztertuko du.

Sanpedroak. Egitaraua

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide