San Pedro jaiak 2024

Ikuskizun polita eskaini dute Ospele pilota elkarteko gazteenek

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 1a, 08:56

Sanpedroetako 52. Txapelketako finalak jokatu zituzten herriko frontoian larunbat arratsaldean, San Pedro egunean. Txikienek erakustaldia eskaini zuten, eta ondoren eskuz aritu ziren benjamin, alebin eta infantil mutilak, eta paletaz, berriz, benjamin neskak.

Ospele pilota elkarteko pilotari gazteek Sanpedroetako 52. Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbat arratsaldean, San Pedro eguna, herriko frontoian. Eta ikuskizun polita eskaini zuten neska-mutilek. Eskuz aritu ziren benjamin, alebin eta infantil mutilak, eta paletaz, berriz, benjamin neskak. 

Horien aurretik, elkarteko gazteenek erakustaldia egin zuten.

(Argazkiak: Ospele pilota elkartea)

Gaur amaituko dira sanpedroak, eta hemen ikus daiteke egitaraua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide