San Pedro jaiak 2024

Bihar lehertuko da festa

Erredakzioa 2024ko eka. 27a, 08:00

Iazko Arrantza Eguneko irudia. (Rosana Arruti argazki estudioa)

Lau egunetan sanpedroez topera gozatzeko aukera izango dute adin guztietako herritarrek. Bihar hasiko dira hainbat berrikuntza dituzten jaiak Harrotasunaren Egunarekin, eta astelehenean amaitu, San Pedro hirugarrenarekin.

Orioko Udalak eta herriko eragileek dena prest dute bihar hasi eta astelehenera arte San Pedro jaiez goza dezaten adin eta gustu guztietako oriotarrek. Urteroko ekintzak eta zenbait berrikuntza txertatu dituzte horretarako: San Martinera Kronoigoera, Aliga eta Drac figuren ikuskizunak eta 3x3 futbol txapelketa berritua, besteak beste. Txosnan ere zenbait berrikuntza iragarri dute.

Azken egunean, berriz, barraken prezioa euro batekoa izango da egun osoan, Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearen eta Orioko Udalaren arteko hitzarmenari esker.

Egitaraua osorik, hemen:

Ekainak 28, ostirala. Harrotasunaren Eguna

  • 10:30-12:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.

  • 14:30. 16 urte artekoen 3x3 futbol txapelketa, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.

  • 18:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak Danbolin musika eskolako txistulariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Hernaniko dultzaina jotzaileekin.

  • 19:00. Pala txapelketaren finala, frontoian.

  • 20:00. Festen hasierako txupinazoa eta txosnen irekiera.

  • 20:15. Yogurina Borovaren familientzat emanaldia, Herriko Plazan.

  • 23:00. Erromeria eta festa: Haizea Arrosa eta Eromena DJa.

Ekainak 29, larunbata. San Pedro Eguna

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, eskaileretan.

  • 11:00. Talai Mendik 75 urte: slackline ikuskizuna, udaletxetik Frantses fabrikara.  Haur eta gazteentzat errio gainean bigarren soka bat jarriko dute.

  • 11:30. Bizikleta igoera, plazatik San Martinera. 14 urte bitartekoek plazatik Pilikura egingo dute.

  • 12:30. Bikote gazteen XIII. Trikitixa Txapelketa, plazan.

  • 12:30. Meza, Salatxo abesbatzarekin.

  • 17:00. Haur eta gazteen pilota txapelketako finalak, frontoian.

  • 17:00. Helduen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

  • 18:00. Soka dantza, Herriko Plazan.

  • 19:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.

  • 19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, Danbolin musika eskolako trikitilariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Bidebietako gaita jotzaileekin.

  • 20:00. Txista gaua: herriko disko jartzaileen emanaldia, plazan.


Ekainak 30, igandea. Arrantzale Eguna

  • 11:00. Arrantzale Eguneko desfilea, kalez kale.

  • 11:00. Kimuen arraun erakustaldia.

  • 12:00. Beteranoen estropadak: Jakes Landa memoriala, hamargarren bandera.

  • 12:00. Sardinak herriko hiru txokotan, eta sagardoa, plazan.

  • 12:30. Haur eta gaztetxoen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

  • 13:30. Arrantzale Eguneko ekitaldia, plazan.

  • 15:00. Herri bazkaria, plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.

  • 17:00. Bide Batez erromeria, plazan.

  • 20:00. Herriko txaranga. Ibilbidea: Abeslari, plaza, Aritzaga, Ibai Ondo, plaza.

  • 23:00. Etxeluze gaztetxearen XIV. urteurrenaren harira, Les Testarudes taldearen kontzertua, plazan.

 

Uztailak 1, astelehena. San Pedro hirugarrena

Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearen eta Orioko Udalaren arteko hitzarmenari esker, barraken prezioa euro batekoa izango da egun osoan.

  • 11:00. Tapiza: Irudimena plazara! DBHko gazteei bideratutako arte jarduera, plazan. Aurrez eman behar da izena.

  • 11:30. Heriotzarik gabeko arrantza, anbulatorio atzean: benjaminak, kimuak eta infantilak.

  • 13:30. Pintxo hotzen lehiaketa, plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Aurrez eman behar da izena.

  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Vila Antilla hotelean. Aurrez eman behar da izena.

  • 18:00. Txurrudiskoteka, Etxeluze gaztetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide