San Pedro jaiak 2024

Festengatik eta igandeko kirol proba batengatik aldaketak izango dira zirkulazioan

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 28a, 09:56

Herriko Plaza. (Orioko Udala)

San Pedro jaiak direla eta, gaur arratsaldetik astelehen goizera arte ibilgailuentzat itxita egongo dira Herriko Plaza eta herrigunerako sarbidea. Igandean, berriz, Donostiako Onditz Oroimenezkoa triatloia igaroko da herritik, eta horrek ere aldaketak eragingo ditu.

Orioko Udalak oharra kaleratu du, herritarrei azaltzeko zirkulazioan zer aldaketa egongo diren gaur arratsaldetik aurrera.

San Pedro jaiak direla eta, Herriko Plaza eta herrigunerako sarbidea itxita egongo dira ibilgailuentzat gaur 18:00etatik hasita asteleheneko 08:00ak arte. Egunero, 08:00etatik 11:00etara zabalduko da zamalanetarako, baina gainerakoan, itxita egongo da.

Bestalde, igande honetan, Donostiako Memorial Onditz triatloia pasatuko da herritik. Usurbil aldetik etorriko dira txirrindulariak, N-634 errepidetik, eta Igeldorako bidea hartuko dute Txankatik barrena; ondorioz, Txankako aldapa eta Benta bidea itxita egongo dira 10:00etatik aurrera.

Probak, gainera, Arrantzale Eguneko kalejirarekin kointzidituko duenez,  11:00etatik 11:30era, bide bakarra egongo da zabalik herrira sartzeko eta herritik irteteko: autobideko irteera, Hondartza bidetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide