San Pedro jaiak hasi dira ospatzen dagoeneko herrian, eta atzotik, festan murgilduta dago Orio. Atzokoan, Herriko Plaza festan murgildu nahi zuten herritarrez bete zen, eta banderen igotzearekin batera, Pello eta Nikolasa erraldoiek eta Kataluniako Vilafranca del Penedeseko arranoak eta herensugeak dantzan egin zuten.
Aurrez, konpartsek kalejira ikusgarria bezain berezia eskaini zuten gaztetxetik abiatuta, herriko txikienen eta helduenen gozagarri. Berezi egin zuten katalanen dantza ezberdinak eta suek nahiz txiparta hotsek.