Atzo, San Pedro festen aurreneko egunean, jokatu zuten XIII. Pala Txapelketako finala herriko frontoian. Ospele pilota elkartearen finalera Juanjo Polo- Iban Aldalur eta Andoni Etxabe-Aimar Aranberri bikoteak iritsi ziren, eta txapela azken bikote horrek eskuratu zuen.
Gaur ere izango da pilota ikuskizunik, Sanpedroetako 52. Txapelketako finalak jokatuko baitituzte 17:00etatik aurrera. Eskuz ariko dira benjamin, alebin eta infantil mutilak, eta paletaz, berriz, benjamin neskak.
Honakoak izango dira partidak:
- Benjaminak eskuz: Egoi Manterola-Mikel San Sebastian vs. Eritz Itxaso-Ganix Brit
- Benjaminak paletaz: Laia Garrido-Ane Sagastibeltza vs. Ane Fombellida-Miren Maiz
- Alebinak eskuz: Ganix Sukia-Julen Sagastibeltza vs. Beñat Aiestaran-Oier Goikoetxea
- Infantilak eskuz (lagunarteko partida): Atorrasagasti (Ospele)-Illarraendi (Behar Zana) vs. Bordagarai (Gure Txeru)-Aranburu (Gure Txeru)