San Pedro jaiak 2024

Bihar euro batean egongo dira barrakak

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 30a, 08:00

Bi herritar barrakez gozatzen.

Udalak hitzarmena egin zuen Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearekin, eta hala, egun osoan zehar ohikoa baino prezio baxuagoa izango dute barrakek sanpedroen azken egun honetan.

San Pedro hirugarrena da bihar Orion, eta barraketara gerturatzen direnek nabarituko dute poltsikoan, festen azken egunean ohi baino merkeago egongo baitira horiek: euro bat balioko du barraketako buelta bakoitzak.

Izan ere, Orioko Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkarteak hitzarmena egin dute prezioak merkeagoak izan daitezen festen amaieran.

Bestalde, bihar ere askotariko ekintzak izango dira herrian. Honakoa da egitaraua:

Uztailak 1, astelehena. San Pedro hirugarrena:

  • 11:00. Tapiza: Irudimena plazara! DBHko gazteei bideratutako arte jarduera, plazan. Aurrez eman behar da izena.

  • 11:30. Heriotzarik gabeko arrantza, anbulatorio atzean: benjaminak, kimuak eta infantilak.

  • 13:30. Pintxo hotzen lehiaketa, plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Aurrez eman behar da izena.

  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Vila Antilla hotelean. Aurrez eman behar da izena.

  • 18:00. Txurrudiskoteka, Etxeluze gaztetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide