San Pedro jaiak 2024

90 urte bete dituzten herritarrak omendu dituzte

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 5a, 09:00

Jaietako egitarauaren barruan, uztailaren 1ean, astelehenarekin, 70 urtetik gorako oriotarrek bazkaria egin zuten Vila Antillan, eta bertan omendu egin zituzten 90 urte bete dituzten herritarrak: Luis Cisneros eta Arantxa Iribar.

San Pedro jaietako hirugarrenean, astelehenarekin, 70 urtetik gorako oriotarrek bazkaria egin zuten, Villa Antilla hotelean, eta Zaharren Babeslekutik azaldu dutenez, erretiratu asko bildu ziren bazkarian, ia 200. Otordua aitzaki hartuta, gainera, 90 urte bete berri dituzten herritarrak omendu zituzten: Luis Cisneros eta Arantxa Iribar.

Anuska Esnal alkateak eman zien oroigarria.

(Argazkiak: Zaharren Babeslekua)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide