Bukatu berri diren San Pedro jaietan, 3x3 Futbol Txapelketa antolatu zuen Zaragueta Herri Eskolak, eta antolatzaileek Orio Gukari jakinarazi diote zenbaki sariduna: 1145 da zenbaki irabazlea.
Txartel horren jabeak otar bat irabazi du, eta antolatzaileek azaldu dute jaso ahal izateko 667 09 23 96 telefono zenbakira deitu beharko duela.