San Pedro jaiak 2024

Arrainik hil gabe, arrantzaz gozatzen

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 1a, 14:14

Muskuilu Harria elkarteak antolatuta arrantza lehiaketa egin dute moilan alebin, benjamin eta infantil mailako gaztetxoek, eta irabazleak saritzeaz gain, kanabera bat zozkatu dute partaideen artean.

Dozena bat gaztetxo animatu dira Muskuilu Harria arrantza elkarteak gaur, San Pedro hirugarrenez, antolatutako arrantza lehiaketan parte hartzera. Arrainik hil gabe aritu dira; nork bere apareju eta beita eraman ditu, baina gurasoek lagundu ahal izan diete horiek prestatzen. Hartutako arrainak epaileei erakutsi ondoren, uretara bueltatu dituzte.

Pieza handiena Alain Peñak arrantzatu du; 44 zentimetroko arraina. Garaikurra eta kanabera jaso ditu saritzat. Baita beste kategorietako garaileek ere: Oihan Iribarrek alebinetan; Alain Peñak berak benjaminetan; eta Oinatz Eizagirrek, infantiletan. Julen Idarreta Orioko Udaleko Kirol teknikariak banatu ditu sariak.

Partaide guztien artean kanabera ere zozkatu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide