Eragile hainbatek egin dute bat UEMAren Esnatu dinamikarekin

Onintza Lete Arrieta aza 07, 10:12 Orio

Gari Goikoetxea Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuaren egileak datuz betetako hitzaldia eskaini zuen atzo iluntzean Kultur Etxean, eta ondoren, Goizane Arana UEMAko kideak Esnatu! dinamikaren berri eman zuen, eta herriko eragileak bertan parte hartzera gonbidatu zituen. Orioko Udalak bat egiten duela azaldu zuen Iosu Lizarralde zinegotziak. 

Gari Goikoetxeak 'Esnatu ala hil' liburuko ondorio nagusiak aurkeztuko ditu ostiralean, Kultur Etxean

Julene Sorarrain aza 04 Orio

Iñaki Iurrebaso soziolinguistarekin elkarlanean idatzitako liburuan, euskararen egungo egoeraren azterketa egin dute, datuetan oinarrituta, eta hizkuntzaren etorkizunari begirako erronkak jarri dituzte mahai gainean. UEMAren Esnatu! dinamikaren barruan antolatu da hitzordua.