Euskaraz jarduteko aukerak izango dituzte hizpide Korrikaren 12. eguneko Mintzodromoan

Aitziber Arzallus

Hainbat lagun, AEKren Mintzodromo batean. (AEK)

Zarautzen jarri dute kostako herrietako hitzordua, eta bihar 18:00etan egingo dute Klabelinsoro kalean, AEKren euskaltegiaren atzean. Aurrez izena eman beharko da bertan parte hartzeko.

Korrikaren 12. eguna egitasmoaren barruan, AEK-k 65 Mintzodromo egingo ditu bihar, osteguna, Euskal Herri osoan. Zarautzen jarri dute kostako herrietako hitzordua, eta 18:00etan egingo dute, Klabelinsoro kalean, AEKren euskaltegiaren atzean. Hitzordu horren helburua da, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea da, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.

Mintzodromoan parte hartzeko izena eman beharko da honako lotura honetan. Aldiz, informazio gehiago nahi izanez gero, 688 89 17 43 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide