Urteroko legez, Senpereko lakuaren bueltan ospatuko dute Herri Urrats iparraldeko ikastolen aldeko festa. Hain justu, maiatzaren 10ean izango da aurtengo edizioa, eta Orioko Herri Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du.
Izena emateko, interesdunek ikastolako idazkaritzara jo beharko dute. Autobusa ateratzeko, ordea, gutxieneko parte-hartzaile kopurua beharrezkoa izango da, eta adin txikikoek derrigorrez arduradun batekin joan beharko dute. Txartelak 10 euroan izango dira salgai.