Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 24ra arte

Julene Sorarrain

Orioko AEK, artxiboko irudian.

Urola Kostako AEK arduratuko da aurten ere Orioko euskaltegiko zerbitzua emateaz, eta saioak maila guztietako ikasleei zuzenduak egongo dira.

Orioko AEK-k ikasturte berrian euskara ikasteko saioetan izena emateko epea zabaldu du. Orioko Udalak eta AEK-k sinatu zuten kontratuaren arabera, Urola Kostako AEK arduratuko da aurten ere Orioko euskaltegiko zerbitzua emateaz, eta saioak maila guztietako ikasleei zuzenduak egongo dira. Izena emateko azken eguna irailaren 24a, osteguna, izango da.

Horretarako, interesdunek AEK-ren egoitzara jo dezakete (Bikamiotako biribilgunearen ondoan), astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Halaber, orio@aek.eus helbidera idatzi edota 670 420 025 zenbakira ere deitu daiteke izena emateko.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide